XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Je... je... Zure niganako zuzmoa aldendu nezan, zerbait egin bearra izan nuen, sheriff.

Mary`ren eriotza zala-ta, nigana joko zenuela banekien ziurki.

Itxumustuan ibiliko ziñan, gaur, Mary`ren liburuska ori niganatu izan ba`nuen.

- Zure egiazko izena esango al zenidake? - Peter Wais: da nere izena.

Edward Skros izenarekin ere sarritan ibilli naiz eta ortatik zuen Mary`k niganako zuzmoa.

Pikutara joango zan gure lanketa guztia, laguntza eske nigana etorri ez ba`zan.

Bere lagunak loturik zeuden lekura eraman zituen Katheryn eta Joe, aien esku eta oiñak askatzeko asmoz, eta korapilloak askatzen asteak galdu zuen Skros.

Izugarrizko ukabilkadaz jaurti zuan Skros lurrera eta etsaiaren izkillua bere eskuetan arturik, bertan moztuko zuen pizti amorratu`aren bizia, baiñan gizon aren etorkizuna legearen eskuetan uztea erabaki zuen, azkenean.

Ezin egon, ordea, eta mandoa lurreratzeko ainbateko muturrekoa eman zion, bizpairu ortz autsiaz.

Epailariaren eriotz-zigorrak ainbateko miña eman zion, noski, muturreko ark, Skros`i....

- Amaitu da guztia, Joe.

- Amaitu? Ez, Katheryn.

Orain asiko da gure... zera.

- Besarkada sutsu batean aurkitu zituen eguzkiak, sortaldeko mendi-tontorrean agertu zanean.

BEGIRISTAIN`dar Iñaki`k moldatua.